PAZIENTEAREN ESKUBIDEAK

Pertsona ospitaleratuaren araudi nagusia

Telekargatu

Haur ospitaleratuaren araudi nagusia

Telekargatu

Buruko osasun arloko erabiltzailearen araudi nagusia

Telekargatu

Konfiantzazko pertsona

Zure egonaldiaren karietara, nahi baduzu, konfiantzazko pertsona bat izendatzen ahal duzu, erran nahi baita libreki hautatu edozein pertsona heldu, zeinarengan konfiantza baituzu, artamenduen denboran eta egonaldiaren karietara zure erabakiak hartzen laguntzeko.

Sekretu profesionala eta datuen konfidentzialtasuna

Informazio pertsonalen konfidentzialtasuna pazientearen eskubide garrantzitsua da, 2002ko martxoaren 4ko legeak sendotua.

Langileak konfidentzialtasuna errespetatzeari sentsibilizatuak zaizkio. Erietxeak galdegiten duten pazienteei segurtatzen die erietxean egin duten egonaldiaz edo bere osasun egoeraz ez dela neholako aipamenik zabalduko.

Pazientearen dosierra baimena duten pertsonek bakarrik eskura dezakete eta sistema informatikoak kudeatzen dituen informazio konfidentzialen eskuragarritasuna menderatua da.

Eman informazioa, baimena eta parte hartzea

Zure harreraren ardura duen medikuak informatzen zaitu, medikuntza-solasaldi batean, zure osasun egoeraz, manatuak zaizkizun tratamenduaz eta azterketez. Proposatua zaizun harreraren abantailak eta arriskuak azaltzen dizkizu eta zure baimena eskatzen dizu.

Mediku dosierraren eskuragarritasuna

Erietxean, zure osasunari doazkien informazio guziak biltzen dituen dosier bat egiten da. Zure mediku dosierrean diren informazio guziak ikusteko eskubidea daukazu. Horretarako, eskaera bat aurkeztu behar diozu erietxeari (ikus osasun publiko kodeko L-1111-7 eta R.1111-1etik 1111-9 arteko artikuluak). Mediku dosierraren eskuratzeko eskaerak ahal bezain laster eta araubideari jarraikiz tratatzen dira.

Duintasunaren, intimitatearen eta askatasunaren errespetua

Paziente oro errespetuz eta mainarekin tratatua da. Bere intimitatearen errespetua zor zaio (puska pertsonalak, gutunak, artamenduak, garbiketa, eremu pertsonala, etab.) bai eta bere bizi pribatuarena.

Erietxeak ondoko printzipioekin bat egiten du: "Erietxeak artatzaileei galdegiten die pazientearen intimitatearen kontzepzioa gogoetatzea eta kontuan hartzea, beren kontzepzioaz desberdina izanik ere. Inguru goxo baten mende ere da intimitatea: bat besteari eskaini konfiantzaren araberakoa da, zeinak harremana laguntzen baitu; eremu pribatukoa, nor bere buruari erreserbatua edo harreman berezi baten barnekoa den orori dagokio. " ¹

¹ Iturria: "Référentiel de bonnes pratiques soignantes sur le respect de l'intimité et dignité du patient", Institut de Cancérologie de l'Ouest erakundeak 2012an idatzia

Erabiltzaileen batzordea

Erabiltzaileen batzordeak pazienteen eta haien hurbilekoen harrera politikan parte hartzen du. Batzordeak erabiltzaileen eskubideei eta harreraren kalitateari doazkien praktikak estimatzen ditu, eta gai berezi batzuk aurkezten ahal zaizkio, haiei buruzko iritzia eta proposamenak adieraz ditzan. Agence Régionale de Santé erakundeak izendatu erabiltzaileen ordezkariak badira batzorde horretan (UNAFAM, FNAPSY…).

Erabiltzaileek egin salaketak, erreklamazioak eta iradokizunak segitzen ditu, bai eta mediatzaileek burutu balizko ekintzak, mediku dosierraren ikusteko galdeak eta nahigabeko gertakariak ere. Erabiltzaileen batzordea ebaluaketa-tresnez eta erabiltzaileen satisfamenduaz informatuak dira. Bukatzeko, erabiltzaileen batzordeak gomendioak adierazten ditu eta, gero, erietxeak gomendio horiek obratzen ditu.

Batzorde hori hiruhileko guziz biltzen da eta, urte oroz, jarduera-txostena bat idazten du, zeina Agence Régionale de santé erakundeari igorria baitzaio eta erietxeko langile guziei zabaldua baitzaie.