Ziurtapena

V2014 ziurtagiria erietxe publikoen eta pribatuen kanpoko ebaluazio prozedura bat da; profesional batzuek burutzen dute, Haute Autorité de Santé erakundeak mandatua emanik. Erietxearen estimazio orokor eta independentea ahalbidetzen du. Pazienteen errezibitzeko baldintzak etengabe hobetzen laguntzen ditu. Erietxeak bere arriskuen estimatzeko eta menderatzeko gaitasuna ere ebaluatzen du.

V2014 ziurtapenaren desafio nagusia ospitaleko kulturetan eragitea da, kalitatearen bidezko kudeatzeko manera antolaketa guzietan integratuz eta prozesuen eta tematiken araberako hurbilketa sustatuz, osasun alorreko profesionalei hobeki "hitz egiteko".

Ziurtapena ondoko puntuei doakie:

  • pazienteei eskaini prestazioen eta artamenduen maila,
  • erietxeek plantan eman kalitatearen eta segurtasunaren hobetzeko dinamika.