NAHASMENDU BIPOLARREN SENDATZEKO HEGO AKITANIAKO BALIABIDE ZENTROA

2016an Hego Akitanian sortu Bipolarren sendatzeko baliabide zentroak, Bordeleko Centre Expert Bipolaire zentroarekin lankidetza hertsian, Fondation FondaMental fundazioak labelizatu Zentro Kolaboratiboetarik da.


Nahasmendu bipolarren sendatzeko Hego Akitaniako baliabide zentroaren eginkizunak

Haren helburuak :

  • Diagnostiko bat egitea.
  • Sendabideari buruzko iritzi bat ematea, medikamentuen kontrako erresistentziarik edo nahi ez diren ondoriorik izanez gero.

Pazientearen psikiatrak edo medikuak hala eskatuta egiten da.

Haren urratsak :

  • Erizaintza-ebaluazioa: 2 orenez irauten du. Hitzordu horrek pertsonaren eta haren eritasunaren historiari, sendabideei, oraingo sintomei eta haien ondorioei buruzko informazioa biltzeko ahala ematen du.
  • Medikuntza-ebaluazioa: bi kontsultaren karietara, mediku psikiatrak diagnostikoa egiteko beharrezkoak diren osagaiak zehaztuko ditu eta sendabideari buruzko gomendioak eskainiko (medikamentuzkoak edo/eta ez medikamentuzkoak).
  • Ebaluazio osagarriak gomendatuko dira, beharraren arabera (bilan psikologikoa, bilan neuropsikologikoa).

Nahasmendu bipolarrak dituzten pertsonentzako zainketa bereziak eskaintzen dira, baita haien senideentzako ere, Eguneko Ospitalearen barnean, Caradoc Errehabilitazio Unitatean.



HARREMANETARAKO

Onartua izateko eskaera ororentzat – milesker zure mediku psikiatraren edo usaiako medikuaren gutuna helarazteagatik.